top

 EKKF – Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa

Helburua: 1987an sortu zen, eta ondoko hauek dira bere helburuak: kontsumo kooperatiben sektorea instituzioen aurrean ordezkatu, kooperatiba-mugimenduaren printzipioen zabalpena sustatu, kideen interesekoak diren zerbitzuak antolatu, elkar-lankidetza sustatu eta Kooperatiben, haren bazkideen eta oro har, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interesak hobeto defenditzen lagunduko duten ekintzak bultzatu.

Zenbakitan: 11.530 langile dituzten Euskadiko 9 kooperatibek osatzen dute Federazioa. Langileen artetik 9.137 bazkideak dira.

Zerbitzuak:

  • Kontsumo Kooperatiben ordezkaritza instituzionala.
  • Prestakuntza teknikoa eta kooperatiba-arloko prestakuntza.
  • Kontsultak jaso eta banan-banako aholkularitza.
  • Legegintza arloko azterketak.
  • Kooperatiba Kudeaketa Gidaren argitalpena.
  • Etengabeko informazioa zirkularren bitartez.
  • Estatutu Sozialen eta Barne-erregimeneko Araudien prestakuntza.
  • Diru-laguntzen eta laguntza-programen inguruko informazioa.
  • Federazioaren bulegoak Kooperatiba bakoitzaren jardueretarako erabiltzeko aukera.

Harremanetarako: Nafarroako Errege-Erreginak 51   * 01013 Vitoria-Gasteiz
                                     Tel: 945 121 127   *   Faxa: 945 253 959
                              kontsumo@ekkf-fecoe.coop  *   www.ekkf-fecoe.coop
                                           Idazkari Teknikoa: Eva Carrascal

top

Bai Euskarari