EGK – EUSKAL EKONOMIA ETA GIZARTE KONTSEILUA
Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, eta interes ekonomiko guztien parte-hartzea egikaritzea du helburu. Ondoko hauek dira EGKren eginkizunak:
- Ekonomia eta gizarte-arloko politikarekin zerikusia duten lege-proiektuen inguruan nahitaez informatu, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen kasuan izan ezik.
- Ekonomia eta gizarte-arloko politikarekin zerikusia duten dekretu-proiektuen inguruan nahitaez informatu, Jaurlaritzaren iritziz garrantzi berezia badute.
- Jaurlaritzari bere eskumenekoak diren gaien gaineko proposamenak egin.
- Aurreko ataletan aipatutako arloen inguruko irizpenak, ebazpenak edo txostenak egin, bere ekimenez edota Jaurlaritzak eskatuta.
- Legebiltzarrak egiten dituen kontsultei erantzuna eman.
- Jaurlaritzak egiten duen Autonomia Erkidegoko sektore publikoko jarduera ekonomikoaren planifikazioan parte hartu.
- EAEko ekonomia eta gizarte-egoerari buruz duen iritzia urtero txosten batean jaso eta Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari aurkeztu.
Konfekoopen ordezkaria Javier Sanz da.



