Helburua
Ondoko hauek dira Konfekoopen helburuak: Euskadiko Kooperatibak sustatu eta instituzioen aurrean ordezkatu; kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo federazioen bitartez egindako ekintza egokien bidez; Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu; bazkideentzako zerbitzu komunak antolatu; elkar-lankidetza harremanak sustatu; Kooperatiben Mugimenduaren zabalpena indartu; Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku-hartu; Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin; eta Kooperatiben Mugimenduarentzat lagungarri gerta daitekeen bestelako edozein eginkizun bete.
- Euskadiko Kooperatibak instituzioen aurrean ordezkatu eta Organo Publikoetan izan behar duten presentzia sustatu.
- Horrela aurreikusita daukaten entitate eta organismoetan ordezkariak izendatu, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan izan ezik. Izendapen hau Euskadiko Kooperatiben Federazioek egingo dute zuzenean, legeak hala xedatzen baitu.
- Kooperatiben arloko prestakuntza eta sustapena bultzatu, zuzenean edo bazkide diren Federazioen bitartez martxan jarritako ekintza egokien bidez.
- Euskadiko Kooperatibentzat egokiak diren entitateak, instituzioak edo jarduerak bultzatu.
- Bazkideen interes komunak asetzeko zerbitzuak antolatu.
- Beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak erakarri eta Konfekoopen Artezkaritza Kontseiluak zehazten dituen irizpideen arabera banatu.
- Elkar-lankidetza bere modalitate guztietan, bai instituzionala zein enpresa-arlokoa, bultzatu.
- Kooperatiben mugimenduaren zabalpena sustatu, eta bereziki haren printzipioak, kooperatiben oinarrian dauden balioak praktikan jartzeko bide gisa.
- Bazkide diren Federazioen artean sortzen diren gatazketan bitartekaritza eta kontziliazio prozeduren bidez esku-hartu.
- Euskadiko Kooperatiben eta haren bazkideen interesak hobeto defendatzen lagunduko duten ekintzak bultzatu.
- Kooperatibei eragiten dieten gaien inguruko txostenak, ebazpenak, irizpenak edo proposamenak egin.
- Egoki irizten dituen entitate eta organismoetan parte hartu.
- Legeek zein Batzarraren akordioek zehazten duten bestelako edozein eginkizun burutu.
Edozein kasutan, legeari jarraiki, Konfekoop kooperatiben eta haren erakundeen ordezkari gorena izango da.


