CEPES – GIZARTE EKONOMIAKO ESPAINIAKO ENPRESA KONFEDERAZIOA
Estatuan dagoen Gizarte Ekonomiaren ordezkaritza gorena daukan instituzioa da, eta botere publikoekin elkarrizketa instituzionala mantentzeko plataforma gisa eratuta dago.
Gizarte Ekonomiako familiak:
- Kooperatibak
- Lan-sozietateak
- Mutualitateak
- Fundazioak
- Gizarteratze enpresak
- Lan-zentro bereziak
Erakunde honek hainbat sektoretakoak diren, baina denak ala denak Gizarte Ekonomiaren parte diren entitateak biltzen ditu. CEPESek kide diren 23 bazkide ditu, autonomietan 200dik gora laguntza-egituretan antolatuta daudenak. Gizarte Ekonomiak dituen izaera juridiko desberdinen ordezkari gorenak dira. Konfederazio nazional edo autonomikoak dira, edo enpresa egiteko modu honetako enpresa-talde espezifikoak. Gizarte Ekonomiako sektore osoa bildu, ordezkatu eta instituzioetan solaskide izatea dira bere helburu nagusiak.
Konfekoopen ordezkaria Patxi Ormazabal da.



