Home > ORDEZKARITZA > Elkar-lankidetza

Elkar-lankidetzarako erakundeak

Elkargi E.B.S. Euskadiko elkarren bermerako sozietatea da. Oinarri izeneko Gizarte Ekonomiari zuzendutako atala du. Bi jarduera-eremu nagusi ditu:

•    Enpresentzako finantzaketa egokia ematea
•    Enpresen finantza-kudeaketa hobetzea

Enpresek behar dituzten abalak, teknikoak zein finantziarioak, eskaintzen ditu. Oinarriren abalari esker, enpresek, baita txikienek ere, merkatuan dauden baldintzarik onenetan finantzatzen dituzte euren inbertsioak.

www.elkargi-oinarri.es


Elkar-Lan Koop.E. bigarren mailako kooperatiba bat da, eta kooperatiba-enpresak sustatzea, eta ondorioz, kooperatiba-enplegua sortzea eta garapen ekonomiko eta sozialari laguntzea du xede.

Doako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

•    Kooperatiba-sozietate gisa eratu nahi duten enpresa-proiektuentzako aholkularitza eta orientabidea
•    Proiektuaren bideragarritasun-azterketa
•    Kooperatiba-arloko prestakuntza
•    Banan-banako laguntza profesionala kooperatiba-proiektuen sustatzaileentzat, proiektuak martxan jarri arte
•    Diru-laguntza eta bestelako laguntzei buruzko informazioa
•    Kooperatiben eraketa
•    Gidaritza/Jarraipena kooperatiba gisa eratu ondorengo lehenengo urtean

www.elkarlan.coop



AREA PRIBATURAKO SARBIDEA

Mesedez, sar zaitez zure erabiltzaile eta pasahitzarekin