Hasiera / Berriak / EKIN KOOPERATIBAK EPE LABURRERAKO APUSTUA EGIN DU EFIZIENTZIA AREAGOTU ETA AERONAUTIKAN HAZTEKO

Berriak

EKIN KOOPERATIBAK EPE LABURRERAKO APUSTUA EGIN DU EFIZIENTZIA AREAGOTU ETA AERONAUTIKAN HAZTEKO

2020-05-05

Ekin S. Coop. sozietateak aeronautika-sektorean hazteko eta automozio-industrian produktua dibertsifikatzeko erronkari heldu dio. Hala, plan estrategiko berri bati ekingo dio 2020-2021 aldian, eta, horretarako, 2,5 milioi eurotik gorako inbertsioak egingo ditu. Bizkaiko kooperatibak brotxaketa- eta ijezketa-prozesuetarako erremintak eta makinak ekoizteko hiru negozio-unitate ditu.
Datozen bi urteetan, «Lantegia eraldatuz» izeneko proiektuaren barruan, produktuaren eta prozesuaren eraginkortasuna hobetzera eta sendotzera bideratuko du aipatutako inbertsioen zati bat. Ildo horretan, lay-outa eta fluxua arrazionalizatuko ditu eta produkzio-prozesuak estandarizatu. Inbertsioaren beste zati bat ahalmena handitzeko izango da. Horretarako, mekanizazio finerako ekipamendu berria erosiko du Zornotzako eta Lemoako lantegietarako.

Kanpora begira, Ekinek Mexikoko eta Indiako produkzio-filialak eraldatzeko estrategiarekin aurrera jarraitzeko asmoa du. Era berean, Estatu Batuetan eta Txinan duen presentzia handitu nahi du zerbitzu-estrategia baten bidez, era autonomoan edo tokiko bazkideekiko hitzarmenak baliatuz.
Mexikoko filiala zerbitzuetara bideratuko du batez ere, eta Indiakoa, berriz, enpresa nagusiaren euskarri izatera.

Aeronautika-sektoreari dagokionez, Ekinen apustua ez da haztea bakarrik. Ildo horretan, brotxaketa-prozesuaren errendimendua hobetzen duen brotxa-garapena patentatu zuen kooperatibak 2019an. Zamudioko CFAA zentroan lehenengo brotxatzeko makinaren instalazioarekin gauzatu da lorpen hori.

EMPRESA XXI - 2020ko martxoaren 15a