Hasiera / Berriak / LKS, S.COOP KOOPERATIBAK BILTZAR TELEMATIKOAK SUSTATZEN DITU

Berriak

LKS, S.COOP KOOPERATIBAK BILTZAR TELEMATIKOAK SUSTATZEN DITU

2020-06-18

LKS Next-ek tresna integral berri bat merkaturatu du, era guztietako biltzarrak eta akziodunen batzarrak egiteko, legezkotasun osoarekin. Tresna digitalak alderdi teknologikoak, antolamendukoak eta legalak batzen ditu. Horri esker, ekitaldi sozietario horiek ikuspegi juridikotik baliozkotu daitezke. Sostengu teknologikoa ematen du, bazkideek edo akziodunek beren eskubide guztiak erabil ditzaten telematikoki, baita segurtasun osoz bozkatzeko eskubidea ere, dauden lekuan daudela. Aplikazioa hainbat erakundetan probatu da, hala nola, Laboral Kutxan, Oronan, Lagun Aron eta Ulman, eta arrakasta handia izan du.

EMPRESA XXI-2020KO EKAINAREN 1A