Hasiera / Berriak / EROSKI, KOOP.ELKak 20 MILIOI EURO INBERTITU DITU ARABAN FRESKOEN PLATAFORMA LOGISTIKO BERRI BAT ERAIKITZEKO

Berriak

EROSKI, KOOP.ELKak 20 MILIOI EURO INBERTITU DITU ARABAN FRESKOEN PLATAFORMA LOGISTIKO BERRI BAT ERAIKITZEKO

2020-06-22

Eroski Araban eraikitzen ari den freskoen plataforma logistiko berrirako lanen lehen fasea aurrera doa. Freskoen plataforma berrian 20 milioi euro inbertitu dituzte, eta 2021eko lehen hiruhilekoan da lanean hastekoa. Irudian, Eroski Araban irekitzekoa den freskoen plataformaren proiektua.
Plataforma logistikoa eraikitzen bukatu bezain laster BellGreenOak funtsari salduko dio Eroskik.
Eroskik banaketa-zentro horretan jardungo du, baina ez da haren jabea izango, lanak bukatzean BellGreenOak inbertsio-fondoari saltzeko hitzarmena sinatu baitu.

Zikotz eraikuntza-enpresa eta Krean ingeniaritza-enpresa eraikitzen ari diren bloke logistiko berria Gasteizko udal-hiltegi zaharraren lursailean dago, Jundizko industrialdean. 27.400 metro koadrotik gorako azalera du lursail horrek.

Ia 17.600 metro koadroko eraikina da, guztiz hoztua: ibilgailu astunentzako 30 atrakaleku dauzka, eta produktu freskoen 400tik gora tona mugitu ahal izango dira bertan. Horrez gain, instalazioek 2.000 metro koadro izango dituzte bulego, aldagela eta abarretarako.
Jundizko banaketa-zentral berriak Eroskik Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian dauzkan hirurehun denda baino gehiago hornituko ditu. Eroskik gaur egun Euskadin (Gasteizko Bekolarran eta Jundizen) kudeatzen dituen freskoen bi instalazio txikiago ordezkatuko ditu plataforma berriak.

EMPRESA XII-EKAINAK