Hasiera / Berriak / MONDRAGON ASSEMBLY-K MASKARAK EGITEKO HAMABOST LINEA ENTREGATU DITU

Berriak

MONDRAGON ASSEMBLY-K MASKARAK EGITEKO HAMABOST LINEA ENTREGATU DITU

2020-06-22

Mondragon Assembly maskarak egiteko ekipo eta makinen funtsezko hornitzaile bat da gaur egun. Ekainean sei ekoizpen-linea entregatzekoa da; azken hilabeteotan jaso dituen hamabost eskaerei gehituko zaizkie. Hamabost lerroetatik hamairutan maskara kirurgikoak egingo dituzte, eta beste bietan, FFP2 motakoak.

Dena den, eskaintzaren barruan babes handiko beste era batzuetako maskarak ere egin ditzake, hala nola FFP3 motakoak eta autoiragazleak. Mondragon Assemblyren makinek 1.800 FFP2/FFP3 maskara egin ditzakete orduko, eta 4.000 maskara kirurgiko orduko.

Ekainaren 1a, Empresa XXI