Hasiera / Berriak / MONDRAGON, ESTATUKO 5 UNIBERTSITATE ONENEN ARTEAN.

Berriak

MONDRAGON, ESTATUKO 5 UNIBERTSITATE ONENEN ARTEAN.

2020-07-03

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu du U-multirank unibertsitateen nazioarteko rankingean aztertu dituzten bost arloetako 10 parametrotan. Ikerkuntza, irakaskuntza (irakatsi eta ikasteko jarduerak), ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta ingurunearekiko lotura dira rankinga egiteko aztertu diren arloak.
Nabarmentzekoa da Mondragon Unibertsitateak ezagutzaren transferentziaren arloan egiten duen lana, estatu mailan hirugarren tokia lortu baitu. Lan hori bikaintzat jo dute zenbait ataletan, hala nola, bazkide industrialekin batera egindako argitalpenetan, iturri pribatuetatik eskuratutako ikerkuntzarako sarreretan eta etengabeko prestakuntzako spin-offetan, lortutako emaitzei esker.
Era berean, azpimarragarria da kanpoko finantzaketa eskuratzeko duen ahalmena, enpresa eta industriaren arloarekin duen loturari esker.
U-Multirank azterketa munduko unibertsitate-rankingik handiena eta nabarmenena da, eta online argitaratu berri du seigarren edizioa. Oraingoan, 92 herrialdetako goi-hezkuntzako 1.800 erakunderi buruzko informazioa bildu du.

ESTRATEGIA EMPRESARIAL. 2020ko Ekainaren 16-30a