Hasiera / Berriak / IRIZAR E-MOBILITYK ZERO EMISIOKO 49 AUTOBUS %100 ELEKTRIKO FABRIKATUKO DITU ESTRASBURGOKO EUROMETROPOLEKO GARRAIO PUBLIKOAREN SAREARENTZAT

Berriak

IRIZAR E-MOBILITYK ZERO EMISIOKO 49 AUTOBUS %100 ELEKTRIKO FABRIKATUKO DITU ESTRASBURGOKO EUROMETROPOLEKO GARRAIO PUBLIKOAREN SAREARENTZAT

2020-10-01

Irizar e-mobilityk bere elektromugikortasun irtenbideak Frantzian zehar hedatzen jarraitzen du. Oraingo honetan Estrasburgoko Eurometropole izan da Irizarrengan konfiantza jarri duena haien hirian garraio erabat iraunkorra ezartzeko.

CTSk (Compagnie des Transports Strasbourgeois) egindako eskaerak Irizar ie bus modeloko belaunaldi berriko zero emisioko 49 autobus % 100 elektriko aurreikusten ditu, 12 metroko luzerakoak. Autobus hauek ingurumena errespetatzen dute eta Estrasburgoko autobus sarea elektrifikatzen lagunduko dute.
Ibilgailuek daramatzaten bateriak Irizar e-mobilityn garatu eta fabrikatu dira. Elektronika eta komunikazioak nahiz osagai eta sistema nagusiak ere Irizar Taldeak garatu ditu.
Irizar ibilgailu elektrikoak Amiens, Baiona, Aix-en-Provence, Marseilla eta Le Havre hirietan dabiltza dagoeneko, eta laster Orleanseko kaleetan ere ibiliko dira.
Kontratu berri honekin, Irizar e-mobilityk bateriadun ibilgailu elektrikoen Frantziako merkatu zorrotzean duen lidergoa indartu du, eta markaren eta pertsonalizatutako proiektuen aldeko apustu estrategiko sendoarekin jarraitzen du Frantzian.

Prentsa Oharra: IRIZAR E-MOBILITY Urriaren 1a. 2020