Eskerrik asko KONFEKOOP-eko 2022ko gogobetetze-inkestaren zuen balorazioagatik

Eskerrak eman nahi dizkizuegu duela hilabete helarazi genizuen GOGOBETETZE INKESTAN parte hartzeagatik. Inkesta horretan, Euskadiko Kooperatiben Konfederazio gisa egiten dugun lanari buruz erantzun zenuten.

Oso pozik gaude parte hartu zenuten inkestan emandako emaitzengatik, batez beste, 10etik 8,53ko puntuazioa lortu dugu, 2021eko batez bestekoa 8,10 gaindituz.

Lortutako emaitzei esker, zuen esperientzia hobea izatea nahiko zenuketen alderdiak zein diren detektatu eta lehenetsi ahal izan ditugu. Eta galdetu dizuegun arlo guztiak gainditu ditugun arren, zuen iruzkinak kontuan hartu ditugu taldean, hobetzeko ekimenak abian jartzeko.

Laburbilduz, azpimarratzekoa da nota handiena atera duen arloa kudeaketaren Arintasuna eta Hurbiltasuna izan dela (8,64 puntu). Hobetzeko ahalegin handiena egin behar duguna, berriz, Kooperatibismo Gehiago eta Hobeari laguntzeko jarduerak dira, 8,19 lortu baitzituen.

Espero dugu hurrengo galdetegian berriz ere zuen parte-hartzea izatea, horri esker gure ekintzak egokitu baititzakegu gero eta erabilgarriagoak eta eraginkorragoak izateko eta kalitate handiagoko zerbitzua emateko.

Eskerrik asko!



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.