Europako AGROSMARTglobal proiektua amaitzeko, KONFEKOOPek proiektuaren biltzarra egingo du azaroaren 16an eta 17an, Guardian (Araban)

Produktuen nazioartekotzearen arloko nobedadeei eta digitalizazioak ahalbidetzen dituen jardunbide berritzailerik onenei buruz hausnartuko dute, eta produktuen sustapena hobetzeko gakoen berri emango diote kooperatibek elkarri.
Proiektuan zehar, produktuak nazioartekotzen lagundu zaie nekazaritzako eta elikagaien sektoreko kooperatibei, eta esperientzia-trukea eta bisitak sustatu dira Bordelen, Gaztela-Mantxan eta Lisboan egindako foroetan.
Kanpoko merkatuekin merkataritza-harremanak ezartzea izan da AGROSMARTglobal proiektuaren helburua, hala nola Txinako eta Estatu Batuetako merkatuekin, merkataritza elektronikoari esker. Horretarako, 2022an, prestakuntza-programa bat eta nazioartekotzeko proiektu pilotuak jarri dira martxan.
AGROSMARTglobalek 4 minisite gaitu ditu 4 plataformatan.
Estatu Batuetako merkaturako:
• ALIBABA: 190 herrialdetan dago, eta 10 milioi erosle aktibo ditu.
• RANGEME: 170 mila saltzaile eta 10 milioi erosle ditu, eta, produktuak ikusteko, erregistratu egin behar da.
Txinako merkaturako:
• ImporFood: milioi bat erosle baino gehiago ditu Txinan, eta 100 herrialdetan saltzen du.
• Putaojiu: ardoan espezializatua, 400 milioi inportazio mugitzen ditu Txinako eta atzerriko merkatuetan.
AGROSMARTglobal Europako proiektu bat da, Interreg Sudoe 2014-2020 programarekin batera finantzatua, Europako hego-mendebaldeko ETE-en lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzeko lehentasunezko ardatzaren barruan. 1.598.000,00 euroko aurrekontua du, guztira, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDERek) haren % 75 finantzatzen du.
Hauek dira Europako SUDOE esparruko 10 eskualdeak: Espainian Galizia, Gaztela-Mantxa, EAE eta Errioxa; Frantzian Akitania Berria, eta Portugalen Iparraldea, Algarve, Erdialdea, Lisboa eta Alentejo.



Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.