Home > ORDEZKARITZA > Gizarte Ekonomia

Gizarte Ekonomia enpresak egiteko modu espezifikoa da, jarrera dinamiko eta arinak dituena, eta gizartean presentzia ukaezina daukana. Gizarte-kohesioak mahai gainean jartzen dituen beharrei erantzuteko sortzen diren antolakuntza mailako nobedadeak eta haren ondorio diren izaera juridikoak biltzen dituen edozein enpresa-errealitatek dauka lekua kontzeptu honen barruan.

Gizarte Ekonomiaren esparruko enpresa ondoko balore hauek barnebiltzen dituen ekiteko modua da: 

  • Pertsonen eta helburu sozialaren nagusigoa kapitalaren aldean.
  • Kudeaketa parte-hartzaile eta demokratikorako bokazioa daukan enpresa-antolakuntza eta kultura.
  • Kide erabiltzaileen eta interes orokorraren bat-egitea.
  • Euren kideen artean elkartasun eta erantzukizun printzipioen defentsa eta ezarpena.
  • Botere publikoekiko kudeaketa mailako autonomia eta independentzia.
  • Soberakinen zatirik handiena interes orokorreko helburuetara, kideei zerbitzuak eskaintzera eta garapen iraunkorrera bideratzea.

Gizarte Ekonomiako familiak lana eta aberastasuna sortzeko beste enpresa-modu bat dira:

  • Kooperatibak > egitura eta funtzionamendu demokratikoa
  • Lan-sozietateak > langileen kapitala
  • Mutualitateak > gizarte-aurreikuspena
  • Gizarteratze enpresak > baztertuta dauden lagunen gizarteratzea eta laneratzea
  • Lan-zentro bereziak > ezintasunak dituzten lagunentzako prestakuntza eta enplegua
  • Fundazioak > interes orokorraren mesedetan dagoen ondarea


AREA PRIBATURAKO SARBIDEA

Mesedez, sar zaitez zure erabiltzaile eta pasahitzarekin