Home > EKITALDIAK > KNE- Kooperatiben Eguna

Kooperatiben Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Kooperatiba Aliantza gobernuz kanpoko erakunde independentea da, kooperatiba-erakundeak mundu osoan ordezkatu eta laguntzen dituena. Londresen sortu zen 1895ean, eta bere 284 kideak jarduera-sektore guztietako eta 95 herrialdetako kooperatiba-erakunde nazionalak eta nazioartekoak dira. Guztira, mundu osoko 1.200 milioi lagun ordezkatzen ditu gutxi gorabehera eta 2,6 milioi kooperatiba.

Kooperatibek hazkunde ekonomiko egonkorra eta kalitatezko enplegu iraunkorra lortzen laguntzen dute. Mundu osoan 280 milioi langile dute kooperatibek, hau da, enplegu duen biztanleri osoaren %10a.

NAK, 1923 urteaz geroztik, eta Nazio Batuek, 1995az geroztik, uztailaren lehen larunbatean ospatzen du Nazioarteko Kooperatiba Eguna, kooperatiben garrantziaz kontzientziatzeko eta mugimendu kooperatiboa indartzeko.

Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospakizunaren mezuak:

2018 Gizarte iraunkorrak, kooperatiben bidez  [argazkiak] [bideoa] [Denon Artean]

2017 Kooperatibei esker, inor ez da atzean geratzen  [argazkiak]

2016 Kooperatibak: etorkizun iraunkor baten alde ekitearen boterea

2015 Aukeratu kooperatiboa, aukeratu zuzentasuna

2014 Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra

2013 Kooperatibak, krisi garaietan ere sendo

2012 Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute

2011 Gazteak, kooperatiba-enpresaren etorkizuna  [argazkiak]

2010 Kooperatibak, emakumeak ahalduntzearen alde  [argazkiak]

2009 Kooperatiben bidez berreskuratze orokorra bultzatuz  [argazkiak]

2008 Klima-aldaketaren aurkako borroka Kooperatiben bitartez  [argazkiak]

2007 Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Balio eta Oinarri Kooperatiboak  [argazkiak]

2006 Bakea eraiki Kooperatiben bidez  [argazkiak]

2005 Mikro-finantzak gure enpresa jardueraren parte dira: pobreziatik irtetzen lankidetzan jardunez  [argazkiak



AREA PRIBATURAKO SARBIDEA

Mesedez, sar zaitez zure erabiltzaile eta pasahitzarekin