Hasiera / Berriak / BATZ ETA IK4-IKERLAN AZELERAGAILU ELEKTRONIKOAREN PEDAL BATEN DISEINUAN ARI DIRA LANEAN

Berriak

BATZ ETA IK4-IKERLAN AZELERAGAILU ELEKTRONIKOAREN PEDAL BATEN DISEINUAN ARI DIRA LANEAN

2018-04-17

IK4-Ikerlan zentro teknologikoa eta Batz Kooperatiba −trokelen eta automobilgintza sistemen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen kooperatiba− elkarrekin ari dira lanean, ibilgailuetarako pedal elektroniko bat garatzeko helburuarekin. Pedal horrek gidariak egiten duen azelerazio eskaria modu zehatzean helaraziko duen sentsoreak izango ditu, eta automobilgintza industriaren laugarren iraultza deiturikoaren barruan sartuko da.
Lankidetza horretan, IK4-Ikerlan arduratuko da kontakturik gabeko sentsoreen sistema diseinatzeaz eta ezartzeaz. Sistema horrek pedalaren posizioaren berri emango du uneoro, ibilgailuaren kontrol sistemek modu egokian erantzun dezaten. Aldi berean, Batzek azelerazio pedalaren bere diseinua eduki ahal izango du, eta, horrela, merkatuan munduko bigarren hornitzaile gisa finkatu ahal izango da, fabrikatzaileei pedal multzo osoa eskainiz, baita zati mekanikoa ere.

2018KO martxoaren 16tik-31ra