Hasiera / Berriak / GOIZPER S.COOP.-EK MANTENTZE PREDIKTIBOKO “SMART G” SOLUZIOA GARATU DU

Berriak

GOIZPER S.COOP.-EK MANTENTZE PREDIKTIBOKO “SMART G” SOLUZIOA GARATU DU

2018-04-19

Nabarmen hazi da Goizper azken urteotan, eta aitzindari teknologiko globaletako bat izatera iritsi da potentziaren transmisiorako osagaien alorrean. Berriki, “Smart G” garatu du, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin. Osagaietarako (balazta, enbrageak, erreduktoreak) mantentze industrialeko zerbitzuak eskaintzen ditu soluzio teknologiko horrek.
Sistema ziberfisiko horri esker, denbora errealean monitorizatzen da Goizper-Guibe osagaiaren egoera eta, adimen txertatuaren bidez, erabakiak hartzen laguntzen du, etorkizuneko errendimendua estimatuz eta berehala gerta daitezkeen akatsak aurreikusiz.
Horrek guztiak, berriz, murriztu egiten du makinak geldialdirik izateko probabilitatea, eta aukera ematen du mantentze-lana proaktiboki programatzeko eta, hartara, kostuak gutxitzeko.
Funtsezko eginkizuna du gailu horrek 4.0 Industriaren ezarpenean: tokian tokiko eta urrutiko informazioa atzitzen eta transmititzen du makinen eta osagai industrialen egoeraz, ustekabeko geldialdien kopurua murrizteko eta ekipoen erabilgarritasuna areagotzeko.
Beste 4.0 proiektu batek, “Smart sensor" deritzonak, etengabe monitorizatzen du balazta-enbrage konbinatuen higadura ingurune gogorretan eta iristeko zailetan. Sentsore hori era autonomoan geratzen da txertatuta disko birakari eta funtzionaletan, “energy harvester" zinetiko baten bitartez. Gailu horrek atzitu egiten du inguruan duen energia; hori dela eta, asko luzatzen da baterien iraupena.

Martxoak 16-31