Hasiera / Berriak / EROSKI S.COOP.-EK “ZUREKIN” EREDU KOMERTZIALERA ALDATUKO DITU AURTEN BESTE 50 DENDA.

Berriak

EROSKI S.COOP.-EK “ZUREKIN” EREDU KOMERTZIALERA ALDATUKO DITU AURTEN BESTE 50 DENDA.

2018-04-19

Eroskiren sare komertzialeko zuzendari nagusi Rosa Carabelek hitzaldi bat eman zuen iragan martxoaren 8an, Madrilen, datozen urteotarako aurreikusten den eraldaketa integraleko prozesuan kontsumo-kooperatibek izango dituzten desafioei eta arazoei buruz, “Banaketa-sektoreko handizkako kontsumoa” izeneko jardunaldian.
Carabelek iragarri zuenez, Eroski banaketa-kooperatibak beste 50 supermerkatu aldatu ditu "Zurekin" eredu komertzialera, batez ere Balear uharteetan.
Hauek dituzte ezaugarri nagusi denda berriek: “Tratu pertsonalizatuagoa bezeroei; tokian tokiko eta garaian garaiko produktu freskoei lehentasuna ematea; elikadura osasungarria bultzatzea, eta eguneroko erosketa egiteko modu berriak hedatzea”.
Datozen urteotan, Espainiako erdi-hegoaldeko hipermerkatuak aldatzeari ere ekingo dio Eroskik. Dagoeneko lau hipermerkatu ditu inguru horretan: Albaceten, Tarragonan, Elxen eta Melillan.
Sare komertzialaren eraldaketaz gain, beste helburu hau ere aipatu zuen Carabelek: denda propioak irekitzeko neurrizko plan bat, batez ere Espainiako iparraldeko eskualdeetarako.

Plan horri jarraikiz, berrikitan ireki dira, bi Eroski/City supermerkatu frankiziadun berri Gipuzkoako Zizurkil eta Aretxabaleta herrietan.

Martxoak 16-31