Hasiera / Berriak / AMPO KOOPERATIBA-SOZIETATEAK THAILANDIAKO ENPRESA BATENTZAT 4.000 BALBULA EGITEKO ESKARIA LORTU DU

Berriak

AMPO KOOPERATIBA-SOZIETATEAK THAILANDIAKO ENPRESA BATENTZAT 4.000 BALBULA EGITEKO ESKARIA LORTU DU

2018-09-27

Ampo Poyam Valves kooperatibak Samsung Engineering enpresaren eskabidea eskuratu du, 4.000 balbula baino gehiago diseinatu eta fabrikatzeko. PTT Global Chemical Thailandiako enpresak olefinak birkonfiguratzeko duen proiektura bideratuko dituzte uhate-giltza eta globo-balbula horiek. Samsung Engineering enpresari 2017an esleitu zitzaion Thailandiako Rayon probintzian PTTren lantegia eraikitzeko proiektua. Aurreikuspenen arabera, 2021. urterako jarriko dute martxan.
Ampok datorren ekitaldian zehar entregatuko ditu balbulak. Horien tamaina 2 eta 42 hazbete artekoa izango da eta presio-maila 2.500 liberara iritsiko da. Balbulak zerbitzu orokorrerako eta zerbitzu kriogenikorako erabiliko dira, eta batzuek pressure real diseinua ere izango dute. Ampo Poyam kooperatibak Estatu Batuetako likidotze-sektoreko proiektu bat ere badu eskuartean; izan ere, lehendik dihardu sektorean. Kasu horretan, kooperatiba gipuzkoarrak Cheniere eta Bechtel enpresek aurrera daramaten likidotze-proiektuan hartuko du parte, Texaseko Corpus Christitik hurbil. Enpresa horiek Amporen esku utzi dute 1.750 balbula diseinatu eta ekoizteko ardura. Aipatutako lantegian eraikitzen ari diren eta 2020rako abian jarri nahi duten GNLko hirugarren trenera bideratuko dituzte balbulak. Era berean, kooperatibak laster inauguratuko du ofizialki mekanizazio-lantegi berria, zentro adimendunak eta 12.500 metro koadroko azalera izango dituena.

EMRPESA XXI-2018KO IRAILAREN 15A