Hasiera / Berriak / ONDOAN KOOPERATIBAK ONDOAN MAROC SOZIETATEAREN % 100 EROSI ETA FILIAL BERRIA ERATU DU EGIPTON

Berriak

ONDOAN KOOPERATIBAK ONDOAN MAROC SOZIETATEAREN % 100 EROSI ETA FILIAL BERRIA ERATU DU EGIPTON

2018-12-14

Instalazioen, mantentzearen, energiaren eta ingurumenaren arloetako ingeniaritzan espezializatuta dagoen Ondoan taldeak bultzada garrantzitsua eman dio nazioartekotze-prozesuari, Ondoan Maroc sozietatearen % 100 erosita eta Egipton Ondoan Egypt LLC filiala eratuta.
Orain arte Ondoan Maroc sozietatearen % 45en jabe zen, Marokoko bazkide batekin aldi baterako enpresa-elkartea sortuta eratu baitzuen. Kapitala osorik erosita enpresaren kontrola eskuratuko du, eta Afrika iparraldeko herrialdeko merkatuan gehiago sartzeko eta azken bezeroarengana zuzenean iristeko aukera izango du.
Bestalde, Mexikon hiru urtez bertatik bertara lan egin eta gero, Ondoan kooperatibak hainbat proiektu daramatza aurrera herrialde horretan. Horien artean azpimarragarriak dira instalazio hauetan jarriko dituen suteen aurkako babes-sistemak: Coatzacoalcos-eko tunelean, kogenerazioko planta batzuetan eta Michoacan-eko Los Azufres ziklo konbinatuan.

EMPRESA XXI-2018 abenduaren 1a