Hasiera / Berriak / ULMA CYE S. COOP. KOOPERATIBA BETISEKO FUTBOL ZELAIKO HARMAILA BERRIAK ERAIKITZEN ARITUKO DA

Berriak

ULMA CYE S. COOP. KOOPERATIBA BETISEKO FUTBOL ZELAIKO HARMAILA BERRIAK ERAIKITZEN ARITUKO DA

2019-01-04

Ulma kooperatiba Sevillako Benito Villamarín futbol-zelaiko hegoaldeko harmaila berriak eraikitzeko proiektuan ari da parte hartzen. Horri esker, Real Betis Balompié taldearen zelaiak gaur egun baino 14.000 leku gehiago izango ditu, eta Espainian edukiera handiena duen laugarren zelaia izango da.

Euskal enpresak eskora-egitura eta kofratuak egiteko irtenbide bereziak diseinatu ditu, harmailetako egiturazko elementuak (portikoak, bitarteko habeak eta gailurra) burutzeko. Bi habeek geometria konplexua dute, kurba-erradio desberdineko oinplanoa baitute, handiagoa erdiko aldean eta txikiagoa harmailaren alboetan.

Zinbria-dorreek oinplanoa okupatzea saihesteko, Ulmak karga handiko kontsola bidezko irtenbidea planteatu du, hormen lodiera txikia dela eta. Ondoz ondoko bi portikoren artean ezarri ondoren, 15 cm-ko 2 profil jarri dira Enkoform habeen kofratuari eusteko. Kofratua 6 m-ko 2 modulutan banatu da, habeen luzera desberdinetara egokitzeko eta multzoka lekualdatzeko.

Esan behar da Ulmak eskarmentu handia duela kirol-instalazioak eraikitzeko lanetan. Eskala handiko proiektuak izaten dira, geometria konplexukoak, arkitektura-zehatzeko akaberadunak eta segurtasun-baldintza zorrotzekoak. Besteak beste, San Mames futbol-zelai berrian jardun du, bai eta Wanda Metropolitano zelaia birmoldatzeko lanetan eta Bartzelonako RCD Espanyol futbol-taldearen zelaiko lanetan ere.

Mundu zabalean, berriz, Mexiko Hiriko Diablos Rojos taldearen zelaian esku hartu du Mexikon; eta Varsoviako Legia zelaia birmoldatzeko lanetan, Polonian; Limako Estadio Nacionalen, Perun; Bragako zelaian, Portugalen; 2014ko Munduko Futbol Txapelketako egoitza nagusietako bat izan zen Brasiliako Estadio Nacional modernizatzeko lanetan, Brasilen; Santiago Calatravak diseinatu duen Erromako Kirol Hirian, Italian; eta abar.

Estrategia Empresarial-2018ko abenduaren 16tik-31ra