Hasiera / Berriak / EROSKIK BALEARRETAN DUEN PRESENTZIA AREAGOTU DU, MALLORCAN GASOLINDEGIA IREKITA

Berriak

EROSKIK BALEARRETAN DUEN PRESENTZIA AREAGOTU DU, MALLORCAN GASOLINDEGIA IREKITA

2019-01-07

Eroskik beste gasolindegi bat ireki du Mallorcako Sa Pobla herrian. Autozerbitzua eskaintzen du eguneko 24 orduetan, eta 95 gasolina eta A gasolioa ditu salgai. Eroskik Mallorcan ireki duen bigarren gasolindegia da, Balear Uharteetako hirugarrena.

Zerbitzugune berria Joan Pizá Massanet kalean dago, Kooperatibak Sa Poblan duen Eroski Center supermerkatuaren aldamenean. Bezeroei zerbitzu osatuagoa eskainiz, dendaren lehiakortasuna hobetzea da Kooperatibaren asmoa. Zerbitzuguneak bi hornigailu ditu, eta 60.000 litro erregai gordetzeko ahalmena: 40.000 litro A motako gasolio eta 20.000 litro super 95 motako gasolina.

Eroskik prezio apalean saldu ohi ditu erregaiak, eta oraingoan ere inguruko preziorik onena eskaintzen du. BP petrolio-operadorea da gasolindegi guztietako hornitzaile bakarra, CLH logistikako operadorearen bitartez. Kooperatibak 50 gasolindegiko sarea zuen pasa den ekitaldia ixtean.

Estrategia Empresarial. 2018ko abenduaren 16tik 31ra