Hasiera / Berriak / EROSKI S. COOP. AURRERA DOA BERE HEDAPEN-PLANAREKIN ETA BESTE SUPERMERKATU BAT IREKI DU

Berriak

EROSKI S. COOP. AURRERA DOA BERE HEDAPEN-PLANAREKIN ETA BESTE SUPERMERKATU BAT IREKI DU

2019-02-13

Eroskik aurrera jarraitzen du bere hedapen-planarekin. Hala, beste supermerkatu bat ireki berri du Bilbon, eta, guztira, bi milioi euro inbertitu eta 32 lanpostu sortu ditu supermerkatu horretan.
Kooperatibak Bilbon inauguratu duen supermerkatu berria azken 12 hilabeteetan irekitako seigarrena izan da.
Bestalde, elikadura-eredu iraunkorragoarekin hartutako konpromisoarekin bat, taldeak bikoiztu egin zituen 2018an MSC eta Global GAP ziurtagiridun arrain-erosketak. Arrain hori Eroski marka propioarekin merkaturatzen du. Era berean, Natur markak bikoiztu egin zuen 2018an Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoaren salmenta. Kooperatibak jatorri deitura horretako 54.613 litro sagardo saldu zituen guztira, eta hogei bat hornitzailerekin lan egiten du, tokiko produktua bultzatzeko politika areagotuz

Estrategia Empresarial - 2019ko otsailaren 1etik 15era