Hasiera / Berriak / EROSKI-K HITZARMEN BAT EGIN DU BANKUEKIN ZORRA BIRFINANTZATZEKO

Berriak

EROSKI-K HITZARMEN BAT EGIN DU BANKUEKIN ZORRA BIRFINANTZATZEKO

2019-03-07

Elorrio, 2019ko martxoaren 6a.- EROSKIk hitzarmen bat egin du gaur arratsaldean zorraren %75 biltzen duten banku entitateekin hura birfinantzatzeko; guztira, 1.540 milioi euro inguru. Konpromiso horrekin, 2024ko uztailaren 31ra arte zabaldu du bere etorkizun finantzarioa Agustin Markaide EROSKIko presidenteak balio handia eman dio zorra birfinantzatzeari; izan ere, "erakusten du finantza entitateek konfiantza dutela EROSKIren proiektuarekin; negoziazio prozesu osoan erakutsi dute konfiantza hori". Markaidek gogorarazi duenez, "EROSKIk aurreko akordioko konpromiso guztiak bete ditu, zeina indarrean baita datorren uztailaren 31ra arte; hala, lau urte honetan, 731 milioi eurotan gutxitu dugu zorra, eta 1.800 milioi euro izan dira 2010etik". Horrez gain, hauxe nabarmendu du: "Hitzarmen honekin, EROSKIk argitu du bere etorkizun finantzarioa, eta, horri esker, bere negozio plana garatzen jarraituko du, hau da, 'zurekin' eredua, hain emaitza onak ematen ari baita Iparraldean. Eremu horretan egin ditugu eraldaketa gehienak, eta hor indartu da gure lidergoa. Hala, eredu horren arabera, elikadura kontsumo osasungarriagoa eta arduratsuagoa erraztea da asmoa, ildo horretan konpromiso sendoak hartuz".

EROSKIk hitzarmena zabalduko du gainerako finantza entitate hartzekodunetara, eta ziur da prozesu osoa datozen hiletan amaituko dela. Akordioari esker, EROSKIk zor maila normalizatuko du konpainiak ebitda positiboa sortzeko duen gaitasunera; azken urteetan, egonkortasun handia erakutsi du alor horretan. Zehazki, hitzarmenarekin, bi zatitan banatuta gelditu da EROSKIren zorra, taldearen negozio planera egokitzeko, eta 5 urterakoa izango da. Zati batamortizagarria da, 1.000 milioi euro ingurukoa, eta, interes tasari dagokionez, EURIBORRA+%2,5 izango da. Beste zatia, berriz, Bullet zati bat da, 540 milioi euro ingurukoa eta %0,5eko gehienezko interes tasa izango duena. Horrez gain, gaurko lerro operatiboei eutsiko die; 372 milioi euro inguru darabiltza EROSKIk bere ohiko jarduerarako. Hala berean, akordioan sartzen da EROSKI taldeko menpeko enpresen berrantolaketa sozietarioa egitea.
Berrantolaketa negozio eremuen arabera egingo da; eta horrela, emaitza eta baliabideak optimizatu ahalko ditu. EROSKIko finantza zuzendari Jose Ramon Anduagak garrantzitsutzat jo du akordioa: "Ziur nago EROSKIk emandako hitza bete ahalko duela datozen urteetan, orain arte egin dugun bezala, eta bere plan estrategikoarekin jarraitu". Era berean hauxe gogorarazi du: "EROSKIk orain lortu du akordio hau, urtea 250,7 milioi euroko ebitdarekin amaitu duen honetan, zeina aurreko urtekoa baino 9 milioi handiagoa izan baita. Nabarmentzekoa da %1,3ko igoera izan duela EAEko, Nafarroako, Galiziako eta Balearretako salmentetan, non, hain zuzen, oso hedatua baitago Zurekin eredu komertzialaren sarea".

Bestalde, aurreko akordioan jasota zegoen kooperatibaren merkantilizazioa baztertuta gelditu da oraingoan. Horrez gain, ez da nahitaez desinbertsiorik egin beharko. EROSKIri buruz Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta erreferentziazko operadorea Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. 1.651 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash&carry-ak; horretaz gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak. Sei milioi Bezero-Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 kooperatiba-bazkide eta langilebazkidetik gora.

EROSKI, S.COOP