Hasiera / Berriak / CIKAUTXO ETA ULMA KOOPERATIBEK 26 MILIOI EUROKO MAILEGU BANA JASO DUTE EIB-TIK

Berriak

CIKAUTXO ETA ULMA KOOPERATIBEK 26 MILIOI EUROKO MAILEGU BANA JASO DUTE EIB-TIK

2019-03-15

Mondragon Korporazioko partaide diren Ulma eta Cikautxo kooperatibek 26 milioi euroko mailegu bana eskuratu dute Europako Inbertsio Bankutik (EIB), eta bakoitzak bere estrategia finantzatzera bideratuko ditu baliabideok.

Bi finantza-eragiketak “Juncker plana” esaten dioten Europarako Inbertsio Planaren esparruan egin dira.
Ulma taldearen mailegua Oñatin (Gipuzkoan) sinatu zuten Emma Navarro EIBko lehendakariordeak eta taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondok; Cikautxoren eragiketa, berriz, Berriatuan (Bizkaian) izenpetu zuten Emma Navarrok eta Iñigo Laskurain kooperatibako zuzendari nagusiak.
EIBtik jasoko dituen 26 milioi euroak berrikuntza- eta hazkunde-estrategia garatzera bideratuko ditu Ulma taldeak. Hain zuzen, eraikuntza-industrian segurtasuna eta produktibitatea areagotzeko irtenbide berriak garatzea xede duten I+G+b proiektuak jarri ahal izango ditu abian, eta, halaber, inbertsio berriak egingo ditu Espainiako eta Portugaleko konbergentzia-guneetan.

Cikautxok, bestalde, 26 milioi euroko maileguari esker, ibilgailu hibridoen eta elektrikoen zabalpena sustatzeko teknologia berriak garatuko ditu, eta, era berean, efizienteagoak diren eta ingurumena hobeto errespetatuko duten produkzio-prozesuak erabiliko ditu.

Estrategia Empresarial. 2019ko martxoaren 1etik 15era