Hasiera / Berriak / FAGOR ELECTRÓNICA S. COOP, OIARSO S. COOP ETA MONDRAGÓN ASSEMBLY S. COOP BORROKA BIZIAN COVID-19AREN AURKA

Berriak

FAGOR ELECTRÓNICA S. COOP, OIARSO S. COOP ETA MONDRAGÓN ASSEMBLY S. COOP BORROKA BIZIAN COVID-19AREN AURKA

2020-05-14

Fagor Electrónicak bat egin du 5.000 arnasgailu fabrikatzeko proiektu batekin, datozen hilabeteetan Osasun Ministerioari eman beharrekoak. Madrilgo Hessill buru duen proiektu horretan hamabi enpresa ari dira parte hartzen: Premo, Antolin, Velatia, Ikusi, SM Sánchez Martín, Escribano, Surte, Quandum, Andaltec, TDK, Tecnalia eta Fagor Electrónica bera.
Horretarako, ekintza batzuk jarri dituzte abian enpresa horiek, eta, Hessillen beharren arabera, euren instalazioak egokituko dituzte eskarira egokitzeko. Bestalde, Mondragón Assembly eta Bexen Medical abiadura bizian ari dira lan egiten, Espainiako Medikamentu Agentziaren proiektu batean, sei hilabetean 60 milioi maskara ekoizteko.
Gobernuaren eskaerari erantzuteko, Mondragón Assemblyk Txinan duen filialak lau makina eraiki beharko ditu, horietatik hiru Bexen kooperatibarentzat.
Bexenek, plana betetzeko, inbertsio handia egingo du bere faktoria egokitzen. Hala, gela zuriak muntatu, pertsonala kontratatu eta lehengaiak metatu behar ditu, hilean 10 milioi maskara ekoizteko helburuz.

Empresa XXI - 2020ko APIRILAren 15a