Hasiera / Berriak / IRIZAR S. COOP. KOOPERATIBA-SOZIETATEAK 29 AUTOBUS EGINGO DITU ORLÉANSEKO (FRANTZIA) MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA OSATZEKO

Berriak

IRIZAR S. COOP. KOOPERATIBA-SOZIETATEAK 29 AUTOBUS EGINGO DITU ORLÉANSEKO (FRANTZIA) MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA OSATZEKO

2020-05-15

Irizar e-mobilityk kontratu bat irabazi du Irizar ie tram modeloko zero isurpeneko 29 autobus elektriko egiteko Orléans Metrópolerentzat (Frantzia). Horrela, Irizarren irtenbideek bat egingo dute Orléans Métropoleren estrategiarekin, haren autobus-flotaren eredu energetikoa aldatu eta 2020rako hiri-garraio guztiz elektrikoa izateko.
Irizar autobusek 12 metroko luzera eta 220 kilometroko autonomia izango dute, baita Irizar taldeak egindako teknologia elektronikoa, komunikazioetakoa eta gainerako osagai eta sistemak ere. Hala, bateriak ere teknologia propiokoak dira, eta Europan segurtasun elektrikoaren, termikoaren eta mekanikoaren alorretan ezarritako azken araudia betetzen dute: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3, hain zuzen ere. Lehen unitateak 2021eko erdialderako emango ditu Irizarrek.
Ibilgailuen ustiapena optimizatzeko helburuz (Keolis Metrópole Orléans operadoreak ustiatuko ditu), saldu ondoko zerbitzu esklusibo eta kalitatekoa bermatuko du Irizarrek, tokian bertan kontratatutako aditu teknikoez eta langileez osatua. Horrela, tokian tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.

Empresa XXI - 2020ko APIRILAren 15a