Hasiera / Berriak / UDAPA, S. COOP KOOPERATIBAK % 48 HANDITU DU PATATA FRESKOAREN SALMENTA

Berriak

UDAPA, S. COOP KOOPERATIBAK % 48 HANDITU DU PATATA FRESKOAREN SALMENTA

2020-05-27

Arabako Udapa kooperatiba eta haren Paturpat kooperatiba elkartua patata-merkatuaren aurpegia eta gurutzea dira gaur egungo larrialdi-egoeran. Hori horrela, hainbat neurri hartu behar izan dira, besteak beste, ostalaritza eta kolektibitateei bideratutako zerbitzuak itxi.
Batetik, eta konfinamenduaren ondorioz, patata freskoaren salmenta % 48 hazi da azken asteetan, eta Udapak “jarduera frenetikoa” izan du, Alfonso Sáenz de Cámara gerentearen arabera. Bestetik, Paturpat filialaren jarduerak % 80 egin du behera; hark 5. gamako patata ekoizten du, batik bat Horeca kanalerako.
Sáenz de Cámarak azaldu duenez, “lehen etxetik kanpo egiten zen patata-kontsumoa etxeetan egiten da orain, eta beraz, % 30-40 handitu da poltsaratutako patataren salmenta.
Udaparen arabera, Europan 2,5 milioi tona patata zeuden bideratuta industriara edo mugaz gaindiko Horeca sektorera, “chips” patatak egiteko edo izoztuta saltzeko, baina orain oso zaila da horiek saltzea. Udapan, Paturpat edo Natuber enpresetara eta kanpoko Horeca sektorera bideraturiko patatak saldu ez izana “gero eta stock-arazo handiagok sortzen ari da”, azpimarratu du Sáenz de Cámarak. Bere iritziz, “gainerako enpresek ere arazo bera izango dute seguruenik”. Kooperatiba arabarrak apirilean eskaerak egonkortu egin direla antzeman du, nahiz eta gorako joera aurreikusten den.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin eta Eroskirekin egindako lankidetza-hitzarmen bati esker, Udapa beste kooperatiba batzuetako hainbat ekoizle arabarren patatak merkaturatzen ari da, “Euskal Baserri” zigiluarekin, horien merkataritza-irteera Horeca kanala izan arren.
Kooperatibak 60.000 kilo patata bideratu ditu hainbat ongintza-kausara.

2020ko maiatzaren 16-31-Estrategia Empresarial