Hasiera / Berriak / UDAPAK INDUSTRIA-EFIZIENTZIA DIBERTSIFIKATU ETA HOBETZEKO PLANA EGIN DU

Berriak

UDAPAK INDUSTRIA-EFIZIENTZIA DIBERTSIFIKATU ETA HOBETZEKO PLANA EGIN DU

2020-07-23

UDAPA S. Coop. kooperatiba-sozietatea eta PATURPAT S. Coop. filiala dibertsifikazio-plan bat ari dira garatzen. Zehazki, ontziratze-atalean inbertsioak egin dituzte, patata eraldatzeko proiektua indartu eta industria-eraginkortasuna hobetzeko.

Gaur egun, kooperatibak 120 langile baino gehiago ditu, eta 60.000 tona gordineko urteko produkzioa, patata freskoetan eta eraldatuetan. Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreko punta-puntako kooperatibetako bat da, eta sektorean I+Ga sustatu dutenetako bat. Hala, adibidez 4.0 teknologiadun proiektuak bultzatu ditu, bere prozesu guztiak optimizatzeko.

EMPRESA XXI- 2020ko Uztailaren 1a