Home > TXOSTENAK ETA PUBLIKAZIOAK > Nola eratu Kooperatiba bat

Nola eratu Kooperatiba bat

Prozedura hau Elkar-Lan Koop.E.k prestatu du. Konfekoopek, EKGK-k eta Erkidek osatzen dute bigarren mailako kooperatiba hau. Kooperatiba-enpresak sustatzea, eta ondorioz, kooperatiben esparruan lana sortzea eta garapen sozial eta ekonomikoa dira haren helburuak.


Horretarako, eta beste hainbat lan-tresnaren artean, gida hau prestatu du, Kooperatibak eratzeko prozesua errazteko xedez. Prozesu hau hobeto ulertu eta kooperatiba eratzeko orduan laguntza jasotzeko Elkar-Lan Koop.E.k doako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Kooperatiba-sozietate gisa eratu nahi duten enpresa-proiektuentzako aholkularitza eta orientabidea.
  • Proiektuaren bideragarritasun-azterketa.
  • Kooperatiba-arloko prestakuntza.
  • Banan-banako laguntza profesionala kooperatiba-proiektuen sustatzaileentzat, proiektuak martxan jarri arte.
  • Diru-laguntza eta bestelako laguntzei buruzko informazioa.
  • Kooperatiben eraketa.
  • Gidaritza/Jarraipena kooperatiba gisa eratu ondorengo lehenengo urtean.


AREA PRIBATURAKO SARBIDEA

Mesedez, sar zaitez zure erabiltzaile eta pasahitzarekin